Mitokondriak zelula eukariotikotan dauden organuluak dira. Zelula prokariotikoetan ez daude. Mitokondriak biribila edo babarrun formakoa da. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen da. Organulu honetan ATP sintetisatzen da. Mitokondria ez dira begi bistaz ikusten, 1-7 μ-ko luzera eta 0,3-1 μ-ko zabalera dutelako. Guk, animaliak, 500 ingurukoko mitokondriak ditugu.
Bi mintz dituzte, hain zuzen ere, barnekoa eta kampokoa. Kampoko mintza iragazkorra da eta ioi, molekula organiko txikiei pasatzen uzten die eta barnean ekoizten den ATP-ari ere. Barnekoa, aldiz, gandor mitokondrial izeneko tolesturak ditu, eta bertan ATP-aren eraketa gauzatzen duten entzimak daude. Mitokondiak badute ere barne mintzaren barruan dagoen matrize izeneko espazioa bat, likido egoeran dagoena. ADN, ARN eta erribosomak dituzte ere, horregatik esaten da zelula barnera iritsi baino lehen zelula bat izan zitekeela.
Bere funtzioari begiratuta, organulu hau arnasketa zelularra egiten du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario