viernes, 7 de octubre de 2011

Mintz plasmatikoa

Mintz zelularraren osaera eta egitura :
     Lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago. Lipidoen artean garrantzitsuenak fosfolipidoak, esfingolipidoak, kolesterola, gangliosidoak eta zerebrosidoak. Proteinei dagokienez glikoproteinak dira nagusi. Mintz zelularra 7,5 nanometroko lodiera du. Hiru laminako geruzaz osatuta dago, nahiko asimetrikoak.Molekula  hauek etengabe mugitzen direnez bere forma aldakorra dela esaten dugu.
Gau egun mintzaren egitura azaltzeko onartzen den eredua  “ mosaiko jariakoraren “ eredua da. Eredu horren arabera mintzaren egitura:

  • Lipido geruza bikoitza : Fosfolipidoak eta kolesterola osatua. Molekula hauen talde polarra mintzaren barrualdean eta kanpoaldean kokatzen dira.
  • Proteina integralak : Mintzari estu loturiko proteinak dira. Batzuetan mintzaren lodiera osoa hartzen dute, besteetan soilik zati bat. Molekula hauek anfipatikoak dira, burua hidrofiloa eta gorputza hidrofoboa dute.
  • Proteina periferikoak : Barrualdetik mintzari lotura xume baten bidez loturik daude.
Beraz eredu honen arabera, mintza asimetrikoa dela esan dezakegu.




Funtzioak

1.     Mugatu
2.     Babestu
3.     Zelula eta kanpo ingurunearen arteko sustantzien trukea.
4.     Antigenoak daramatza zelulak ezagutzeko.
5.     Toxina, birusak eta zelulak finkatzen ditu.
6.     Jarduera entzimetikoarean euskarri da.
7.     Mezuak hartzen ditu kanpo inguruneko harremanetan egoteko.
Garraioak
Endozitosia zelulak zelula mintzaren inbaginazio bidez molekula handiak barneratzeko prozesu zelularrari esaten zaio. Zelula mintza inbaginatzean, barnean partikuladun besikula bat sortuko da eta ondoren, zelula mintzetik askatuko da partikula zitoplasman aske geldituz.
Zelulak partikulak endozitatzen dituenean fagozitosi izena ematen zaio eta likidoa bada zelulara barneratzen dena, pinozitosia. Pinozitosiak ausaz inguruan duena harrapatzen duen moduan, hartzaile bidezko endozitosia oso selektiboa da.
Endozitosiaren aurkako prozesua exozitosia da. Bai endozitosia eta bai exozitosia, zelulak erregulatutako prozesuak dira zelula mintza konstante mantentzeko helburuarekin.
Zelularen ongizaterako beharrezkoak diren funtzio askotan ezinbestekoa da endozitosia. Hauen artean daude: elikagaien xurgapena, zelula atxikidura eta migrazioa, patogenoen sarrera, zelularen polartasuna, mitosia, hazkuntza, desberdintzapena eta farmakoen xurgapena besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario