- Erretikulu endoplasmatikoa substantziak toxikoak suntsitzen dituen eta substantzia onak garraiatu eta biltegiratzen dituen zelularen organulua izan arren, sintesi lanak ere egiten ditu, lipiidoena bereziki.
- Bi erretikulu endoplasmatiko mota daude, leuna eta zimurra. Proteinak sintetizatzerakoan , golgiren aparatuan gordetzen dira.
Zelula
viernes, 28 de octubre de 2011
ERRETIKULU ENDOPLASMATIKOA
MINTZ NUKLEARRA
Nukleoa inguratzen duen geruza bikoitz lipidikoa da. Nukleoaren edikua zitoplasmatik banantzen duen hesi fisikoa da, homeortasiaz arduratzen dena, nahiz eta bien artean materiaren elkartrukea baimentzen duten poro nuklearrak dituen.
NUKLEOA
- Egitura esferikoa du eta estalki nuklearraren bidez zitoplasmatik bananduta ageri da.
- Bere tamaina aldakorra izan arren, zitoplasmaren tamainarekin erlazionatuta dago.
- Nukleoan substantzia ugari daude.
- Fisiologikoki zelularen memoria genetikoa da, bertan kokatzen baita ADN-a.
- Nukleoaren funtzia aktibitate zelularra zuzentzea da, horretarako bikoizkets eta transkripzioaz arduratzen da.
Zitoplasma
- Zitoplasma zelularen barnealdera betetzen duen substantzia jelatinakara da, bertan organuluak daude.
- Zitoplasma bi zatitan banatu ohi da.
- Zitoplasma zelula eukariotoetan zein prokariotoetan dago beti.
Zentrioloak
- Zentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira, animalia zelula guztietan eta soilik landare zelula batzuetan agertzen direnak. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte.
- Zentriolo bakoitzak 0.25 mikra-tako diametroa du ta luzera aldakorra izan dezake (0.5-o.75 mikra).
- Zentrioloak bi modutan sor daitezke.
- Mikrotubuluen eraketa zuzentzen duten egiturak dira.
lunes, 17 de octubre de 2011
Mitokondria
Mitokondriak zelula eukariotikotan dauden organuluak dira. Zelula prokariotikoetan ez daude. Mitokondriak biribila edo babarrun formakoa da. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen da. Organulu honetan ATP sintetisatzen da. Mitokondria ez dira begi bistaz ikusten, 1-7 μ-ko luzera eta 0,3-1 μ-ko zabalera dutelako. Guk, animaliak, 500 ingurukoko mitokondriak ditugu.
Bi mintz dituzte, hain zuzen ere, barnekoa eta kampokoa. Kampoko mintza iragazkorra da eta ioi, molekula organiko txikiei pasatzen uzten die eta barnean ekoizten den ATP-ari ere. Barnekoa, aldiz, gandor mitokondrial izeneko tolesturak ditu, eta bertan ATP-aren eraketa gauzatzen duten entzimak daude. Mitokondiak badute ere barne mintzaren barruan dagoen matrize izeneko espazioa bat, likido egoeran dagoena. ADN, ARN eta erribosomak dituzte ere, horregatik esaten da zelula barnera iritsi baino lehen zelula bat izan zitekeela.
Bere funtzioari begiratuta, organulu hau arnasketa zelularra egiten du.
Bi mintz dituzte, hain zuzen ere, barnekoa eta kampokoa. Kampoko mintza iragazkorra da eta ioi, molekula organiko txikiei pasatzen uzten die eta barnean ekoizten den ATP-ari ere. Barnekoa, aldiz, gandor mitokondrial izeneko tolesturak ditu, eta bertan ATP-aren eraketa gauzatzen duten entzimak daude. Mitokondiak badute ere barne mintzaren barruan dagoen matrize izeneko espazioa bat, likido egoeran dagoena. ADN, ARN eta erribosomak dituzte ere, horregatik esaten da zelula barnera iritsi baino lehen zelula bat izan zitekeela.
Bere funtzioari begiratuta, organulu hau arnasketa zelularra egiten du.
viernes, 7 de octubre de 2011
Mintz plasmatikoa
Mintz zelularraren osaera eta egitura :
Lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago. Lipidoen artean garrantzitsuenak fosfolipidoak, esfingolipidoak, kolesterola, gangliosidoak eta zerebrosidoak. Proteinei dagokienez glikoproteinak dira nagusi. Mintz zelularra 7,5 nanometroko lodiera du. Hiru laminako geruzaz osatuta dago, nahiko asimetrikoak.Molekula hauek etengabe mugitzen direnez bere forma aldakorra dela esaten dugu.
Gau egun mintzaren egitura azaltzeko onartzen den eredua “ mosaiko jariakoraren “ eredua da. Eredu horren arabera mintzaren egitura:
- Lipido geruza bikoitza : Fosfolipidoak eta kolesterola osatua. Molekula hauen talde polarra mintzaren barrualdean eta kanpoaldean kokatzen dira.
- Proteina integralak : Mintzari estu loturiko proteinak dira. Batzuetan mintzaren lodiera osoa hartzen dute, besteetan soilik zati bat. Molekula hauek anfipatikoak dira, burua hidrofiloa eta gorputza hidrofoboa dute.
- Proteina periferikoak : Barrualdetik mintzari lotura xume baten bidez loturik daude.
Beraz eredu honen arabera, mintza asimetrikoa dela esan dezakegu.
Funtzioak
1. Mugatu
2. Babestu
3. Zelula eta kanpo ingurunearen arteko sustantzien trukea.
4. Antigenoak daramatza zelulak ezagutzeko.
5. Toxina, birusak eta zelulak finkatzen ditu.
6. Jarduera entzimetikoarean euskarri da.
7. Mezuak hartzen ditu kanpo inguruneko harremanetan egoteko.
Garraioak
Endozitosia zelulak zelula mintzaren inbaginazio bidez molekula handiak barneratzeko prozesu zelularrari esaten zaio. Zelula mintza inbaginatzean, barnean partikuladun besikula bat sortuko da eta ondoren, zelula mintzetik askatuko da partikula zitoplasman aske geldituz.
Zelulak partikulak endozitatzen dituenean fagozitosi izena ematen zaio eta likidoa bada zelulara barneratzen dena, pinozitosia. Pinozitosiak ausaz inguruan duena harrapatzen duen moduan, hartzaile bidezko endozitosia oso selektiboa da.
Endozitosiaren aurkako prozesua exozitosia da. Bai endozitosia eta bai exozitosia, zelulak erregulatutako prozesuak dira zelula mintza konstante mantentzeko helburuarekin.
Zelularen ongizaterako beharrezkoak diren funtzio askotan ezinbestekoa da endozitosia. Hauen artean daude: elikagaien xurgapena, zelula atxikidura eta migrazioa, patogenoen sarrera, zelularen polartasuna, mitosia, hazkuntza, desberdintzapena eta farmakoen xurgapena besteak beste.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)